Terapia Emozional Sistemikoa

Terapia Emozional Sistemikoak emozio- eta harreman-patroiak ulertzean eta jorratzean du oinarria, pertsonaren ingurunea edo sistema kontuan hartuta.

Terapeuta moduan dudan xedea ongizate emozional integrala sustatzea da harreman pertsonaletan interakzioak hobetzen direlarik.

Terapia-saioetan, emozioek elkarri nola eragiten dioten eta pertsona murgilduta dagoen sisteman hauek duten eragina aztertzen eta lantzen dugu. Harreman horietan dauden interakzio-ereduei, rolei, sinesmenei eta dinamikei erreparatzen diegu, erlazio horiek eragin nabarmena baitute pertsonen esperientzia emozionalean.

Barne-mundua esploratzea ulermenezko eta maitasunezko begirada batetik

Hainbat teknika erabiltzen ditugu iraganeko eta oraingo esperientziei buruz hausnartzen laguntzeko eta esperientzia horiek elkarrekintzetan nola eragiten duten irudikatzeko. Horrela, komunikazioa hobetzea, gatazkak era osasuntsu batean bizitzea eta giro emozional kontzienteagoa eta orekatuagoa sortzea bilatzen dugu.

Terapia horren oinarrizko printzipioak unibertsalak badira ere, haren aplikazioa aldatu egiten da pertsona bakoitzaren adinaren arabera; izan ere, garapenaren etapa eta adin-talde bakoitzak ikuspegi egokituak eskatzen dituzten berezitasunak ditu.

Haurrentzako terapia

Haurrentzako terapia emozional sistemikotik espazio seguru eta lagungarri bat eskaintzen dut, haien barne-mundu zabala jolasetik eta hainbat dinamikatatik esploratu, ulertu eta kudeatu ahal izateko.

Nerabeentzako terapia

Nerabeek hien mundo emozionala deskubritzeko, erronkak kudeatzeko eta emozioen kontzientzia eta kudeaketarako gaitasuna indartzeko gune bat, helduarorako trantsiziorako prestatzen diren bitartean.

Helduentzako terapia

Tresna baliotsua da, gizabanakoen eta beren inguruen (familia, lagunak, lana eta komunitatea) arteko lotura onartzen duena.